XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. FUNTZIOAK ETA MAKROAK

5.1. FUNTZIOAK

Goi-mailako beste lengoaietan bezala, C-k azpiprogramak idazteko aukera ematen digu.

Lengoaiaren arabera azpiprogramei izen desberdinak ematen zaizkie, prozedura, funtzioa, errutina eta azpirrutina arruntenak direlarik.

Izendapen desberdinak garrantzi txikiko ezaugarri diferenteek desberdintzen dituzte.

Horregatik funtzioa diogunean, C-ren kasuan behintzat, azpiprogramak inplizituki emaitza bat itzuliko duela suposatzen da.

Prozedurak aldiz, emaitza inpliziturik ez du itzultzen.

Funtzio baten izena programa-zati baten laburdura dela pentsa daiteke.

Funtzioa behin definitzen da, baina sarritan deitua izan daiteke.

Maiz exekutatzen den sententzi multzoa funtzio gisa jarri ohi da edozein programazio-metodologia erabiliz.

Funtzioen erabilerak, irakurgarritasuna bultzatzeaz gain, handitzen du programak idazteko eta aldatzeko erraztasuna, malgutasuna eta fidagarritasuna.